XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jerusalemera eta bertako tenplura begira bizi da.

Mundu honetako ondasun guztiak baino gehiago balio du Jainkoaren maitasunak.

Hari begira dago eskari, esker-otoitz eta kantu.

Itun Berrian, Jesus berpiztuak dakarren argitasunetik esaten du kristauak salmo hau, igande goizean.

Federik ezak jota eta bake-premia larrian aurkitzen den gure mundu honen barrutik esaten dugu salmo hau, Abendualdiko eskari eta esker onezko otoitz bihurturik.

Ant. Goizetik bilatzen zaitut, ene Jainko; zure egarriz daukat gogoa, aleluia.

Otoitza taldean egiten denerako, beste antifona bat ere eskaintzen da, kantatu nahi bada.

Ant. Egarriz noa, deika noa, noiz ikusiko, noiz Jainkoa.

Jainko, nire Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa, zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, urgabe iduria.

Egona nauzu Zuri begira jauretxean,
zure ospea eta indarra ikusi nahian.
Bizia baino hobea baita zure maitasuna,
ezpainok egingo dute zure goralpena.